Elgoibarko Belena ikustera irteera

Erabiltzailearen aurpegia   Zaharren Egoitza

Gaur, arratsaldeko 15:30tan Elgoibarko Belena ikustera joango dira Mesedeetako Egoitzaren aittita eta amamak.

Gabonetako programazioaren azken ekintza izango da.

 

Martitzenean mobilizazioa

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko Sortu

Sortu deialdiaEspainiako gobernuak konponbidearen aurka egiten diharduen bidegabekeriak salatzeko batuko gara bihar martitzena, 19:00etan, Plaza barrixan. 

Mila Esker, plaentxia@.eus

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko EAJ

Hemendik aurrera, sare sozialetan gabiltzanok aukera berri bat izango dugu, gure mezuak plazaratzeko, herri mailan. Plaentxia@.eus ei esker, herriko eragile, elkarte eta norbanakoek aukera izango dugu eratu berri den KOMUNITATEAren eskutik, gure albisteen berri, modu amankomunean emateko.

Etorkinen inguruan sortzen diren zurrumurruak lantzeko tailerra egingo da

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

SOS Arrazakeria eta Alkarrekineko Talde Sozial eta Kulturalen Arteko Harremanak Sustatzeko taldeak antolatuta etorkinen inguruan sortzen diren zurrumurruak argitzeko tailerrak egingo dira urtarrilaren 15ean, 21ean eta 28an.20140329-1 los rumores

"Domekak Aterpian" esperimentu eta jolas artean

Erabiltzailearen aurpegia   Kukumixo Aisialdi Taldea

Domekak aterpian urtarrilak11

Domeka honetan zientzia munduan barneratuko dira herriko haurrak Kukumixo lagunekin batera. Esperimentuak eta jolasak uztartuko dituzte igandean 17.00etatik 19.00etara Kiroldegiko Frontoian.

Bertso-deialdia plazentziatarrendako

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko Sare

 

Elkartea iruditan 2014

Erabiltzailearen aurpegia   Pil-Pilean Euskara Elkartea

 Urte berri on euskaltzale guztioi! Iazko jardunaren irudi batzuk jaso ditugu bideo xume honetan. 2015a ere oparoa izan dadila.

Frontoiaz jendez lepo 'Ixotu erabakia' ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia   Gure esku dago

Gureesku1Herritar asko hurreratu zen joan zen zapatuan frontoian antolatu genuen ekitaldira. Ehundaka kandela ixotu eta mosaikoa osatu genuen, Gure esku dago leloa eta hautestontzia irudikatuz. Abesbatzaren saioa zoragarria izan zen eta bat baino gehiago atera zen hunkituta.