"Domekak Aterpian" berezia haur eta helduak elkarrekin jolasean

Erabiltzailearen aurpegia   Kukumixo Aisialdi Taldea

Domekak aterpian urtarrilak25

Saio berezia izango da domeka honetan Domekak Aterpian egitasmoaren baitan egingo duguna. Haur eta gaztetxoekin batera guraso eta senideek ere jolasean gozatzeko aukera izango dute, Kiroldegiko Frontoian arratsaldeko 17.00etatik 19.00ak bitarte. Olinpiada parte hartzaile hauetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu gure lagun diren haur eta gazteen ingurukoak.

froga

Erabiltzailearen aurpegia   Gure esku dago

DSCF1832

saddgrfdfgdfgd

Urari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Jasangarritasun Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Martxoaren 14an Uraren Eguna ospatuko da eta horren harira, Jasangarritasun Taldeak argazki leihaketa antolatu du. Gaia "ura" izango da noski, eta 16 urtez azpikoentzat eta 16 urtez gorakoentzat sariak egongo dira.

URA-438x278

1-2 irabazi dio preferenteak Ikasberri taldeari eta bosgarren da sailkapenean

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluze Futbol Taldea

Preferentea

Azken garaiperari esker 25 puntu batu ditu preferenteak eta bosgarren da sailkapenean, Getariako da taldeko buru 41ekin. Zapatuan Anaitasuna taldea hartuko dute Ezozin, 17:00etan. Erregionalak 2-3 galdu du Armagiñak talde eibartarraren aurka eta ondorioz sailkapenean behera egin eta laugarren da orain, 3 punturekin. Urkiren zelaian neurtuko dituzte indarrak domekan, 15:30ean.

Domekako pelota partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia   Pelota eskola

Atzoko pelota partiduetan, emaitza desberdinak lortu zituzten Soraluzeko pilotariek. Lehenenengo partiduan, Aldapek, 22-21eko emaitzarekin galdu zuen Perez, Gasteizko pilotariaren aurka. Bigarrenean, ordea, Atxotegi eta Bolinagak 22-7 irabazi zuten Garralda eta Mina, Huarteko bikotearen aurka.

Ene Uste Makalean: JOSE LUIS OTAMENDI

Erabiltzailearen aurpegia   Gaztelupe

2015eko bigarren "Ene Uste Makalean" saioa, orain artean bezala, Urtarrilak 27an izango da (Martitzena).

JOSE LUIS OTAMENDI etorriko da Gaztelupera "Kapital Publikoa" bere azken poesia liburuaren errezitaldia eskaintzera. Bigarren solairuan da zita, horrenbeste martitzenetan moduan, "Billie Gunean".

Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatu eta eguneroko bizimodu intimorainoko bidaia bat

 

Errezitatzen

Atzoko Sutearen Argazkiak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko EAJ

Atzo arratsaldeko 18:00 aldera, Alde Zaharreko Kalebarren kalean, sutea izan zen. Zorionez, inork ez zuen zauri larririk izan, nahiz eta erizainek bi pertsonari laguntza eman behar izan zioten kea arnastu zutelako.

ETXEA

2015-01-25 PARTIDOEN ORDUTEGIA

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluze Futbol Taldea

GORENGOEN

SORA - ANAITASUNA   01/24   17:00  EZOZIN

ERREGIONALA

URKI - SORA     01/25     15:30   UNBEN

JUBENILA

ATSEDENA

KADETEA

EIBARTRRAK - SORA   01/24    10:00    UNBEN

 

2015-01-18 ASTEBURUKO EMAITZAK

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluze Futbol Taldea

GORENGOEN

IKASBERRI  1 - 2  SORA

ERREGIONALA

SORA  2 - 3  ARMAGIÑAK  

JUBENILA

ALOÑA MENDI   3 - 2   SORA

KADETEA

SORA  3 - 0  ARIZMENDI  

Erregionalaren Larunbateko partidoaren hamaikakoa

 SORA B- armagiñak 17-01 1

Domeka goizean pilota partiduak

Erabiltzailearen aurpegia   Pelota eskola

 Igande honetan, urtarrilak 18, goizeko 11:30tan hasita, Euskal Herriko Ligako bi partidu jokatuko dira udal pilotalekuan.

Irisgarritasun Planaz eztabaida irekia datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Irisgarritasun Planaz eztabaidatzeko aukera izango du herritar orok datorren ostegunean egingo den saioan.

BO7

 

Ene uste makalean: Montoia

Erabiltzailearen aurpegia   Gaztelupe

IMG 20150113 205354988

Azken atxiloketen elkarretaratze eta manifaren ostean hasi zen Ene uste makalean solasaldia martitzenean. Dozena bat lagun batu ginen Gaztelupeko goiko solairuan, tantaka-tantaka heldu zirenak gehienak; Eibartik, Berriztik eta Elgetatik etorritakoak batzuk, baita Plazentziakoak ere, Montoiarekin jarritako hitzordura. 

Segurtasun neurriak, noizko?

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko EAJ

BIDEGORRIA

2014ko abenduan, BILDUko udal gobernuari, jakinarazi genion argazkian ikus daitekeen bidegorriko guneak, oinezkoentzat. suposatzen zuen arriskuaz. Segurtasun neurriak har zitzala galdatuz. Bi hilabete igaro ondoren, ez da ezer egin. Noiz pentsatzen du udal gobernuak segurtasun neurriak hartzea?

Diru bilketa hasi dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko Sare

Sare garaBilboko manifestazioaren gastuei aurre egiteko diru bilketa da hasi du Sarek. Dei egiten diegu soraluzetar guztiei herritar mugimenduari lagundu diezaioten aurrera egin dezan.

Kale mozketa

Erabiltzailearen aurpegia   Udaletxeko komunikazioa

Hainbat farola aldatzeko lanak egingo dira, asteazkenean, hilak 21, eta ostegunean, hilak 22, arratsaldeko 2etatik gaueko 10ak arte, Errekalde, Atxuri eta Errabal kaleetan.