Herri ekimenetan erabiltzeko karpak erosi ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Herriko eragile zein norbanakoek antolatzen dituzten herri ekimenetan erabiltzeko karpak erosi ditu Udalak. Karpa hauek, erabili ahal izateko Udaletxeko Harrera Bulegoan egin beharko da eskaria.

IMG-20150123-WA0003

Urteroko kalejira Santa Ageda bezpera ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Ezoziko Ama Abesbatza

Eguazten honetan, hilan 4an, urtero moduan ohittura zaharrak mantenduz, Santa Ageda bezpera ospatzeko kalejiran urtengo da Ezoziko Ama Abesbatza.

2013ko kalejira

Hezkuntza Proiektua diseinatzen hasi dira eragileak

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan ateratako ondorioei jarraituz Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua diseinatzeko lanari ekin dio Hezkuntza Proiektuko lan taldeak.

BO6

Itsasoegi baserriko bidea asfaltatu da

Erabiltzailearen aurpegia   Udaletxeko komunikazioa

Baserri bideak konpontzeko lanen artean, Itsasoegi baserrirako bidea asfaltatu du Udalak. Orain arteko hormigoizko bidea egoera txarrean zegoelako egin dira lan hauek. 23.431, 29 eurotako inbertsioa izan da.

IMG 20141219 120041

Ariketa fisikoa egiteko makinak jarriko dira bidegorrian

Erabiltzailearen aurpegia   Alkarrekin Soraluze Eginez

Gaur hasi dira Soraluzetik Osintxurako bidegorrian ariketa fisikoak egiteko makinak instalatzen. Makina hauekin, bertan paseoan ibiltzen diren herritarrek bestelako ariketa fisikoak egiteko aukera izango dute horrela.

Soraluze BIDEGORRI

Zarauzko jolas-festara goaz, eta zu bazatoz?

Erabiltzailearen aurpegia   Kukumixo Aisialdi Taldea

Amaraunak, EHko aisialdi taldeen arteko sareak, Jolasaz hezi kalea bizi jaialdia antolatu du Otsailaren 21ean Zarautzen. Sare horretako kide garen herriko Kukumixo Aisialdi Taldekoak antolakuntza lanetan buru belarri ari gara eta egun pasa joateko autobusa antolatu dugu herriko haur, gazte, guraso eta gainontzekoentzat.

Kartela egitaraua

Santa Ageda

Erabiltzailearen aurpegia   Musika eskola

santa ageda7txiki

Kaixo, datorren asteazkena, otsailak 4, Santa Ageda bezperako Kalejira egingo dugu Musika Eskola eta Bertso Eskolako ikasleekin arratsaldeko 18:30etan. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete!!!

Asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluze Futbol Taldea

Lehen taldeak lortu du asteburuko puntu bakarra.

San Blasak Mesedeetako Egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia   Zaharren Egoitza

Orain dela egun batzuk hasi ginen San Blas eguneko programazioarekin.

Ostiral goizean San Blas errezeten debatea egin genuen. Danon artian errezeta on bat elaboratu eta ondoren opilak egiteko produktuak erostera joan ginen residenteekin.

San Blas

Gaur arratsaldean San Blas opilak egingo ditugu gure aittita eta amamen errezetekin eta bukatzeko bihar goizean elizara joango gara San Blasak bedeinkatzera.

Otamendi "Ene Uste Makalean" Kronika

Erabiltzailearen aurpegia   Gaztelupe

Aranbarri eta beste batzurekin garai batean egindako "jam-session
poetikoak" gogoratuz agertu zen idazlea karpeta besapean. Apurka-apurka
hamahiru lagun batu ginen goiko solairuan Otamendiren berbak entzuteko
gogoz. Gehienak herrikoak.

20150127 200624

Garraio publikoaren zerbitzuen hobekuntza

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko EH Bildu

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtebete baino gehiagoko parte hartze prozesuaren ostean autobus zerbitzuen ordutegi berriak zehaztu ditu. Soraluzen, egun baino zerbitzu hobeak izango ditugu martxoaren 2tik aurrera.

 

image preview

 

SAN BLASAK ITXAROPENAN

Erabiltzailearen aurpegia   Itxaropena jubilatuen elkartea

20141115 164739

Urtero bezela, otsailaren 3an arratsaldeko 17:00etan, San Blas eguna ospatzeko, kafesnea eta San Blas opilak egongo dira.

Bidegorriko elektrizitateko kutxatilei, estalkiak falta zaizkie.

Erabiltzailearen aurpegia   Soraluzeko EAJ

BIDEGORRIKOTAPAK

Carmelo Mendizabaletik herriruntz dijoan tartean, kutxa elektrikoek zituzten zazpi estalki, gutxienez, "desagertu" dira. Argazkian ikus daitekeenez, puntu hauek, kono bitartez seinaleztatuta daude. Ala eta guztiz ere kableak agerian daude guzti honek suposatzen duen arriskuarekin. Idatzi honen bitartez egoeraren berri ematea nahi degu neurriak hartu daitezen

Haurrentzako antzerki solidarioa zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia   Udaletxeko komunikazioa

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, "Poxpolo ta konpainia" pailazoek izen bereko ikuskizuna eskainiko dute zapatuan, Herri Antzokian, arratsaldeko 5etan.Antzerkia elkartasun ekimena izango da, sarreraren zati bat, Stopsanfilippo Fundaziora bideratuko baita.

Poxpolo

Aste buruko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia   Pelota eskola

Emaitza kaxkarrak pasa den astean gure elkarteko pilotariek lortutakoak.