Aupa Plaentxi, katxiporreta!

  Hezkuntza

Porrotx 000


Porrotxen bisita jaso eta barre algaraka hasi dute gaur eguna Plaentxi Herri ikastetxeko umeak. Magiak eta dantzak zipriztinduta, eskola irrizalearen oroi-idatzia jaso dute eta txiste eta muxu artean, dantzak ere ez dira falta izan. “Buruak, bihotza, eskuak… sentitu, pentsatu, ekin… denok elkarrekin!” esanaz agurtu ditu Porrotxek herriko txikienak.



»» Ikusi argazki guztiak (60)

Ingelesa praktikatzeko mintza taldeak

  Hezkuntza

IMG 1865Orain dela hilabete batzuk herritar batek proposamena egin zion udalari ingelesa praktikatzeko taldeak osatzeko. Udalak herrian dauden beste hiztun komunitate batzuen laguntzarekin mintza-taldeak martxan jartzeko aukera aztertzeari ekin zion. Dagoeneko bi mintza-talde jarri dituzte martxan, gaitasun maila ezberdinetakoak.