api 19, 12:49 Soraluze
Herriko auzobide bazterretako zuhaitzak, arramak eta adaxkak moztu dituzte Debemeneko langileek, baserrietarako bideak egoera onean mantentzea xede.
api 18, 12:34 Soraluze
Datorren martitzenean, apirilak 23, Emakumeon sormen akelarrea izeneko tailerra hasiko dute Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolan. Hiru saio izango ditu, apirilaren 23an eta 30ean eta maiatzaren 7an, 18:00etatik 20:00etara, elebitan. Sormening guneko Onditze Mendizabal Olabarriak gidatuko du akelarrea. Izen-ematea zabalik dago.