Zapatuan Bizikaleren azoka, berrikuntza eta guzti

  Gizartea

Bizikale-1

Orain arte bezala, goizean dendarien azoka eta arratsaldean tabernetan pintxo dastaketa egingo da, baina egitarauari dagokionean berrikuntzak re badira: kaxkara-batze lehiaketa esaterako.

2 milioi euro Debabarrenean zertan gastatu erabakitzeko tailer irekia gaur

  Gizartea

Aurrekontu

Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Debabarrenak bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko. Soraluzen gaur (barixakua), egingo da herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra, 19:00etan antzokian.

Ingelesa praktikatzeko lau talde batzen dira astero

  Gizartea

Ingeles mintzapraktika 1

Urte hasieran udalak eta Raja Naser ingeles hiztunak bultzatuta martxan jarritako mintzapraktika taldeak ugaritu egin dira eta dagoeneko lau talde daude martxan. Parte hartzeko aukera zabalik dago nahi duenarendako.

“Orain epaileari dagokio hartu beharreko neurriak hartzea” Udala

  Gizartea

Ezozi bidea0

Domeka arratsaldeko gertakarien ostean, J. R. G. 51 urteko soraluzetarra Donostiako erietxe psikiatrikoan ingresatu dute. Udalak jakinarazi digunez "Gabolatseko gertakariagatik tramitean zegoen bide zibileko salaketari, bide penala zabaldu duen Ertzantzaren salaketa gehitu zaio eta Eibarko epaitegiaren esku dago gaiarekiko erabakia".

Anatolii Tsygnenko: "Nire herrialdea gerran dago, eta jende ugari ari da hiltzen"

  Gizartea

Entzutekuak Anatoli1

2000. urtean etorri zen lehenengoz Anatolii Tsygnenko (Ivankiv Ukrania, 1988) Soraluzera. Osasuna hobetzeko helburuz udako oporraldiak hemen igaro izan dituzten Txernobil elkarteko umeetako bat  da. Orain, gerrak astindu du Ukrania, eta martxoan erabaki zuen Euskal Herrira  etortzeko hegaldia hartzea. Momentuz, ez du bueltarako txartelik erosi.

“Belaitz" nekazal eta industria hornigai etxea zapatuan zabalduko dute

  Gizartea

Belaitz2

Nekazaritzako produktuak, animalientzako elikagaiak eta industri hornikuntzarako gaiak izango ditu Iraitz Ibarzabal eta Ixa Camachok martxan jarriko duten zerbitzuak. Maiatzaren 2an, zapatuan, goizeko 09:15ean zabalduko ditu ateak Mendiola industrialdeko 13. pabiloian.

 

Txori kantarien txapelketa bueltan

  Gizartea

Txori

Datorren zapatuan (maiatzak 2) Pedro Luqueren oroimenezko txori kantarien lehen txapelketa egingo da Ezoziko futbol zelaian. Orain Eibarren bizi den baina jaiotzez soraluzetarra den Patxi Luque txorizaleak bultzatutako ekimena da, eta bi helburu nagusi ditu: “batetik, aspaldiko urteetan herrian egin barik zegoen txapelketa berreskuratzea, eta bestetik, 2006an zendu zen nere aitari omenalditxoa egitea, txori kantarien mundutxoarekin izan zuen lotura estuagatik”. 

Ehundaka herritarrek jositako eguna

  Gizartea

Gure esku dago 19

Ehundaka herritarrek parte hartu zuten atzo Gure esku dagok antolatuta egin zen Joste egunean. Euskal Herriko beste 73 herritan bezala, hautetsontzi erraldoiak osatzeko oihal zatiak josi zituzten lehenengo eta herriko kaleetan zehar batukadarekin kalejira egin ostean, zubian amaitu zuten ekitaldia. Ekainaren 21era begira antolatutako ekitaldiak aurreikuspenak bete dituela jakinarazi dute batzorde eragileko kideek.

#gotzonlibre kanpaina abiatu dute

  Gizartea

Gotzonlibre

Gotzon Elizburu herritarrari babesa adierazteko atxikimendu kanpaina abiatu du Libre plataformak. www.gotzonlibre.info webgunea zabaldu dute eta herritarrei argazkiak aterata atxikimenduak bidaltzeko eskatu diete sare sozialen bitartez. Egueneko pintxo-potean photo calle-a jarriko dute atxikimenduak batzeko. 

Domekan, bizikleta martxa Osintxura

  Gizartea

Bizi ikasleak

Bizikletaren nazioarteko eguna dela-eta, Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak bizikleta martxa antolatu du domekarako. Parte hartzaileak goizeko 11:30ean irtengo dira Estazio kaletik Osintxura bidean eta ostean piskolabisa izango dute 11:30-12:00ak aldera. 

Paueko auzitegiak Sabin Espainiaratzea erabaki du

  Gizartea

IMG 3126

Paueko Auzitegiak Sabinen aurkako bi euroaginduak onartu dituela eta datozen egunetan Espainiara estraditatuko dutela jakinarazi dute gaur goizean Pauen izan diren lagunek. Arratsaldeko 19:00etan informazioa emateko batzarra egingo dute Plaza Berrian. 

“Garaileek ez dituzte onartu nahi egindako sarraskiak; ez Espainiak eta ez Alemaniak” Andrea Heuschmind

  Gizartea

AndreaMartitzenean hitzaldia eskainiko dute udaletxean Andrea Heuschmindek, Baskale eusko alemaniar elkarte sozio-kulturaleko kideak eta Josu Ibargutxik, Frankismoaren kirmenak ikertzeko euskal plataformako kideak. Alemania eta Espainiako estatuaren arteko lankidetza eta Frankismoaren krimenak epaitzeko Argentinan zabaldu duten bide judiziala izango dituzte hizpide Soraluze 1936 lan taldeak gonbidatuta.

Proba psikologikoak egitera eraman dute mutila

  Gizartea

IMG 3172

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo eta gaur zubian noraezean ibili den mutila proba psikologikoak egitera eraman dute gaur goizean. Adreilua buru gainera altxatuta zubiaren erdian jarri denean deitu diote ertzaintzari eta inolako eztabaidarik gabe eraman dute mutila psikiatrikoan probak egitera.

Toñi Gomez Donostian dago ingresatuta

  Gizartea

Istripua

Toñi Gomez izan da goizeko istripuan zauritu den soraluzetarra. Hurbileko senide batek jakinarazi digu Donostian dagoela ingresatuta: "golpe gogorrak ditu baina ondo dago".

Etxearen estruktura ondo dago

  Gizartea

SuaGabolatseko 8. atariko 3. pisuan piztu zen sua zapatuan arratsaldeko 17:00ak aldera. Momentu batean garrak ere agerian izan ziren baina suhiltzaileek (6 kamioi) laster hartu zuten mendean sutea. Suhiltzaileek etxearen estruktura nagusia ondo dagoela adierazi dute eta beste etxebizitzek ez dutela kalte berezirik jasan. Bizilaguna (J.R.G.) anbulantzian artatu zuten. 

Lurdes Txurruka goizaldean heldu da herrira

  Gizartea

Lurdes Txurruka 2

Lagun eta senideek muxu eta besarkada artean hartu dute Lurdes goizeko 05:00ak aldera herrira heldu denean. Jasotako harrera eskertu eta "barruan gelditu diren gainerako presoak" izan ditu gogoan batutako jendeari egin dizkion berba laburretan.

Egoitza berritzeko lanak hasi dituzte

  Gizartea

Egoitza lanak ona

Egoitzak dituen beharrei erantzuteko helburuarekin, lehenengo solairuko egongela handitu eta gainean terraza berria egingo dute. Jon Barandiaran (Donostia, 1971) egoitzako zuzendaritzako kideak azaldu digunez, lanokin, "egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen" ahaleginduko dira. Ekainerako espazio berriak erabilgarri izatea aurreikusi dute. 

Iñaki Oregik irabazi du uraren argazki lehiaketa

  Gizartea

SarituakUraren nazioarteko eguna dela eta Alkarrekineko ingurumen taldeak antolatu duen argazki lehiaketako sariak banatu dituzte. Iñaki Oregiren argazkia izan da lehen saritua, Arkaitz Aranarena bigarrena eta Gema Oteroren argazkiak jaso du lehen saria 16 urtez azpikoen mailan.   

Parekidetasunaren aldarria plazara

  Gizartea

Martxoak8Parekidetasuna aldarrikatzera batu dira gaur plazara hainbat herritar eta ordezkari politiko. Emakumeen nazioarteko egunaren harira Emakumeen Topaguneak antolatu duen egitarauaren baitako elkarretaratzea izan da. Datorren barixaku gauean antzokian eskainiko den Macho-maris antzerki emanaldiarekin itxiko da aurtengo egitaraua.

"Bañeran sartu zidaten burua konortea galdu nuen arte" Mikel Alberdi

  Gizartea

 Mikel Alberdi Orbe soraluzetarrak lehenengo aldiz kontatu zituen publikoki Guardia zibilaren eskutan jasandako torturak (bideoan 1:01:50an) otsailaren 19an Torturaren nazioarteko egunaren harira Soraluzeko Sortuk antolatu zuen mahainguruan.