Aurten ere sagardoa egin dute herrian [argazki-bilduma]

  Gizartea

Sagardogintza Argaraten 32


Argate baserriko tolareak 750 litro sagar-zuku eman ditu irailean zehar egindako saioetan. Zukuaren zatirik handiena sagardoa egitera bideratuko dute eta zati txiki bat zukutarako. Sagarra batzetik tolarean pasatu eta zukua bihurtzerainoko prozesua jaso dugu argazkitan.


»» Ikusi argazki guztiak (45)

Berrikuntzak proposatu dituzte Gaztañerre azokarako

  Gizartea

Gaztañerre bilera 1

Aurtengo azokan parte hartuko duten eragileek azoka-gunea erakargarriago egiteko moduaren inguruko iritziak elkartrukatu zituzten. Udalak bileran proposatu ziren berrikuntzak aztertzeko konpromezua hartu du.

Erretiratuen elkarretaratzea pentsio publikoen defentsan

  Gizartea

IMG 9323

Herritar ugari batu zen atzo iluntzean jubilatuek deitutako elkarretaratzera. Hirurogeitamarren bat lagun bildu ziren Plaza berrian pentsio publikoen defentsan.

Emakumeen mundu martxari harrera egingo diote bihar Bergaran

  Gizartea

Eguerdiko 13:00ak aldera helduko da Emakumeen mundu martxa Bergarara eta Soraluzetik hainbat emakume joango dira elkarrekin (699198205 tel.). Herrian egindako mural-margoketaren eta aurkezpenaren bideoa ere zintzilikatu dituzte youtuben. 

Bi basurde dabiltza San Andres auzoan

  Gizartea

Basurdeak 1

Basurdeak etxekotuta ei daude eta auzoko baserrietara hurreratzen dira intxaur edo bestelako jatekoen bila. Txabola batetik ihes egindakoak direla esan digute.

Belaitz Hornigaiak etxeak ekintzaileen bigarren saria jaso du

  Gizartea

belaitz1

Belaitzek bigarren saria lortu du Debabarreneko Ekingune elkarteak antolatutako On Ekin lehiaketan. Zerbitzuak lehen sektoreko ekoizleei eskaintzen dien hurbiltasuna eta kalitatea azpimarratu ditu epaimahaiak.

Memoria "osoa" aldarrikatu dute Asier eta Iñakiren urteurreneko ekitaldian

  Gizartea

Asier Iñaki 1

Memoriak alde guztietako biktimen lekukotzak jaso behar dituela aldarrikatu zuten domekan Karakaten egin zuten oroimen-ekitaldian. 

Emakumeen mundu martxaren harira antolatutako ekimenak aurkeztu dituzte

  Gizartea

Emakumeen mundu martxa 8

Emakumeen mundu martxaren harira herrian antolatu dituzten hainbat ekimen aurkeztu zituzten barixakuan Gaztetxean. Lehen ekimena zapatu honetan egingo dute, aurreko mundu martxa zela eta margotu zuten murala elkarrekin bermargotuz plazan.

Triskel herboristerixak ateak zabaldu ditu

  Gizartea

Triskel2

Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Triskel herboristerixak. Maite Dominguez Etxaniz, 22 urteko soraluzetarrak Errebalen zabaldu duen dendak. Parafarmazia, dietetika eta herboristeria produktuez gain, aholkularitza pertsonalizatua ere eskainiko dietista ikasketak eginak baititu Gasteizen.

Lapurretan egin dute Batzokian

  Gizartea

Batzokia 1

Gauean izan da lapurreta eta goizean joan direnean konturatu ei dira, alarmak ez baitu jo. Barrako eta tabernako makinetako diruak eraman omen dituzte. Txokoan sartzen ere ahalegindu dira sartzen baina azkenean ez dira sartu. Herenegun Erregetxeko auto batean egin zuten lapurretan.

Korearrek GOL erosi dute 18 milioi ordainduta

  Gizartea

GOL01

Industrias GOL lantegia Global SM Tech talde korearrak bereganatu du, Grupo ALFA taldeari 18 milioi euro ordaindu eta gero. Kotraglobalmnacenterotraglobalmnacenter webgune korearrak baieztatu du dagoeneko herrian zabaldua zegoen zurrumurrua.

Auto bat ibaira jausi zen atzo

  Gizartea

Autoa ibaira 1

Atzo, arratsaldeko 17:00ak aldera Maltzagara bidean zoan auto bat jausi zen ibaira, Ansola lantegi parean. Autoa azpikoz gora gelditu zen baina gidariak bere kabuz irten ahal izan omen zuen. Mendaroko ospitalera eraman zutela bai baina ez dakigu bere osasun egoeraren inguruko berri gehiago. Autoa jausi zen lekuan dago oraindik.

"Marihuana usain handia zetorren gaineko solairutik" Joansako langilea

  Gizartea

IMG 1718

Joansako erremintariak azaldu digunez, hilabete batzuk lehenago Ertzainak zelatan ei zituzten."Euren artean izandako borroka baten ostean bizilagunen batek salaketa jarri zuen eta geroztik Ertzainak egunero izan dira hemen inguruan.  Hiru-lau urte dira eurak hirugarren solairua alokatu zutela. Guk lehenengo bi solairuetan lan egiten dugu. Marihuana usain handia zetorren gaineko solairutik baina ez genekien neurri horretako ekoizpenik zutenik. Atean kamara zuten zein zetorren jakiteko eta susmoak bagenituen zeozer arraroa zena baina hortik aurrera ezer ez. Hemen bakoitzak bere lantegia du eta hortik aurrerakoa bakoitzaren kontua da". Sagar Errekako bizilagun batek kontatu digunez, joan zen barixakuan Ertzaintzak auzoko bizilagun batzuk sarrarazi zituen miaketan testigu moduan parte har zezaten: "sekulako montajea zuten han barruan, beldurtu ere egin nintzen. Ertzainek dena miatu zuten eta gero dena eraman zuten. Atxilotuak Eibartarrak omen dira baina auto batek matrikula italiarra zuen".   

Sexu-askatasunaren alde herrian ere

  Gizartea

Elkarretaratzea

Sexu-askapenaren nazioarteko eguna dela eta, eguerdian elkarreratzea egin dute Plaza berrian Emakumeen topaguneak deituta. Aurreko bi egunetan LGTBI komunitatearen sinbolo den bandera jarri dute zintzilik udaletxeko bakoian. 

Plaentxiarrak erabakitzeko eskubidearen alde (110 argazkitan)

  Gizartea

ZZZZZZZ3


Argazki bilduma erraldoia osatu dugu egun guztian jasotako irudiekin. Eskerrik asko argazkiak eta bideoak bidali dizkiguzuen guztioi. 



»» Ikusi argazki guztiak (128)

"Domekakoa demokraziaren aldeko ekimena da eta joan beharra daukagu" Isa eta Xabier

  Gizartea

IMG 6980

Domekakoa egun garrantzitsua izango da erabakitzeko eskubidearen aldeko herritar mugimenduarendako. Isak eta Xabierrek bi urte daramatzate herriko Gure esku dagoren lan taldean parte hartzen eta euren iritzia eman digute orain arte egindako bidearen eta egiteko dagoenaren inguruan. 

Sahararrek euren "martiriak" omenduko dituzte gaur

  Gizartea

IMG 6383

Eguerdiaz geroztik dihardu herriko komunitate saharrarak Saharako independentziaren alde borrokan hildako martiriak omentzeko ekitaldia prestatzen. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Plaza Zaharrean, Fronte Polisarioaren historiari buruzko informazioa eskainiko dute, saharako abeslari ezagun batek emanaldia eskainiko du, umeendako jolas tradizionalak antolatu dituzte, eta janari sahararra eskainiko dute. 

Orratzak geldi eta kanpaiak mutu

  Gizartea

Erlojua 3Badira hilabete batzuk kanpandorreko erlojuaren orratzak gelditu eta kanpaien hotsik entzuten ez dela. Herritar askok sumatu dute eguneroko bizimoduan denboraren erreferentzia mantentzen laguntzen duten gailuon falta. Hasi dira konponketa lanak bideratzen.

Bizikale azoka: merkatarien eta herritarren topagune (ikusi argazki albuma)

  Gizartea

Bizikale azoka 34


Merkatariek jarritako erakusmahaien bueltan hasi zen Bizikale azoka. Eguraldia lagun, egun guztian zehar ibili zen jendea kalean, baina batez ere arratsaldeko kaskara batzeak eta pintxo dastaketak erakarri zuen jenderik gehien. Kaskara batzen, Iñaki Goenaga eta Cris Jacasek egin zuten denborarik onena.


»» Ikusi argazki guztiak (47)

Jakoba Errekondo: "Landa inguruaren etorkizuna kalitatezko elikagaiak ekoiztetik etorriko da"

  Gizartea

Jakoba errekondoJanari-ekoizpen eta kontsumo lokala indartzeko Alkarrekinen barruan sortu den Bertatik bertara taldeak gonbidatuta, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezagunak Agroekologia, gure landa eremuen etorkizuna, kalitatezko elikadura izeneko hitzaldia eskainiko du Ingurumen hamabostaldiaren barruan. Hitzaldia maiatzaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan, herriko antzokian, Marc Badalekin batera. Berarekin izan gara.