Etxebizitzetan egindako lapurretek kezka areagotu dute herritarren artean

  Gizartea

Etxebizitzetan egindako lapurretek kezka areagotu dute herritarren artean

Azkenaldian gertatu diren lapurretek herritarren artean zegoen kezka areagotu dute. Azkenengo lapurreta herenegun arratsaldean gertatu zen Santa Ana kaleko etxebizitza batean. Lapurreta jasan duen herritarrarekin izan gara.

Agifes elkarteak aipamen berezia egin dio Pil-pilean aldizkariari

  Gizartea

Agifes elkarteak aipamen berezia egin dio Pil-pilean aldizkariari

Pil-pilean aldizkariak iazko maiatzean argitaratutako erreportai batek Agifes elkartearen aipamen berezia jaso du.

Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Sarek

  Gizartea

Sare 3

Soraluzeko Sarek dei egin die herritarrei datorren zapatuan "Mugi daitezen harriak" lemapean, "presoen giza eskubideen alde" Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko. Bertara joateko autobusak antolatu ditu eta izena emateko txartelak salgai daude ondorengo tabernetan: Batzoki, Mendata, Arrano, Bolia, Gaztetxe eta Gaztelupen.

Arizagak lehenengo sariak irabazi ditu Donostiako eta Arrasateko San Tomas azoketan

  Gizartea

Esozi irabazle

Arizaga baserriko Ezozi Etxeberriaren postuak lehenengo saria irabazi zuen atzo Donostian ospatu zen San Tomas azokan eta gaur Arrasaten egin den azokan ere bai. 

Isa Rebolledok irabazi du Bizikaleren zozketa

  Gizartea

Bizikale zozketa Soraluze 1Atzo arratsaldeko 20:00etan egin zuten zozketa Plaza Berrian eta sekulako jendetza batu zen inguruan. Mikrofonotik zenbaki saritua esan orduko, 1627, agertu zen irabazlea, Isa Rebolledo. Beretzat izango da 2.000 euroko balioa duen produktu sorta eskuratu du. 

Pascual Churrucako hainbat langilek elkarretaratzea egin dute enpresari ordaindu diezaiela eskatuz

  Gizartea

Pascual Churruca

Joan zen eguenean Pascual Churrucako hainbat langilek elkarretaratzea egin zuten Plaza berrian enpresari zor dizkien ordainketak egin ditzala eskatuz. Langileek orain bi urteko abenduko soldataren zati bat jaso gabe dutela salatu dute.

Lapurretan egin dute berriz Goiaran, bigarren aldiz hilabeteren buruan

  Gizartea

Lapurreta Goiaran

Ateko sarraila behartuta sartu dira lapurrak barrura eta aurrekoan moduan lurrinik garestienak eraman dituzte oraingoan ere. 

Oraingoan opor egunetako nahasmena aprobetxatu dute lapurretan egiteko. Lurrin edo koloniak harrapakin preziatua dira gabon garaian, ohiko oparia izaten baita herritar askorendako.

Egokitzapen-lanak amaituta, ekaina baino lehen zabalduko dute eguneko zentroa

  Gizartea

Maite Peña Aldundiko gizarte politikako foru-diputatua eguneko zentroaren lanak ikustera etorri zen joan zen eguenean eta datorren ekaina baino lehen zerbitzua martxan izango dela iragarri zuen. 

"Jazartzen gaituzten gizonezkoak gure artean bizi dira eta aurre egin behar diegu" Korner Morea

  Gizartea

Elkarretaratzea-4

"Indarkeria matxistak baititu milaka aurpegi" lemapean egin dute Udalak eta Korner Moreak deitu duten elkarretaratzea. Ehunetik gora herritar batu dira, adin guztietako emakume eta gizonezkoak, baina batez ere emakumeak, eta gazte asko.

"Defenditzeko teknika errealak erakusten ahalegintzen gara" Ixa Rodriguez

  Gizartea

Ikastaroa-1

Defentsa pertsonalerako ikastaroa eskaini dute Ixa Rodriguez boxeolariak eta Josu Lopategi emakumeen boxeoko euskal selekzioaren entrenatzaileak. Hamarren bat emakumek parte hartu dute eta gizonezkoen balizko erasoen aurrean defenditzeko teknikak ikasi dituzte, giro ezin hobean, dena esan behar bada.

Bost zauritu arin Ansola lantegiaren parean gertatu den istripuan

  Gizartea

Istripua-5

Elkarren kontrako norabidean zoazen bi autok -Audi eta Nissan Terrano markakoak- talka egin dutenean gertatu da istripua, Ansola lantegiaren parean. Ertzaintzak adierazi duenez, bost lagun eraman dituzte ospitalera, tartean adin txikiko bat baina guztiek zauri arinak ei dituzte.

XX.Gaztañerre azoka bihar, berritasun batzuekin

  Gizartea

Gaztañerre-1

Gaztañerre azokaren hogeigarren edizioa egingo da bihar. Ekoizle berrien postuak izango dira eta beheko karpan egon ohi ziren talo-postua eta barra Erregetxera jasoko dira azoka gunea erakargarriago egiteko. Iluntzeko erromeria Zesuma talde tolosarrak girotuko du.

Egotzako gazta nola egiten den erakusten duen bideoa

  Gizartea

Egotza-ko gazta zela egiten den erakusten du bideoak. Nagore Martinezek orain urte bete ekin zion ahuntz-gazta egiteari.  Familia giroan sortu, landu eta egiten den gazta da EGOTZAkoa, ahuntz esnez egindako gazta.

Aranzadik aztarna bila dihardu Atxolin inguruetan

  Gizartea

Manu_2.jpgManu Zeberio buru dutela, Aranzadi elkarteko hiru kidek katak egiten dihardute mendigainean. Egiten dihardutenaren eta etorkizunean egin nahi dutenaren inguruan galdetu diegu.



»» Ikusi argazki guztiak (10)

Joan direnak oroitzeko eguna

  Gizartea

Domusantu-2

Jende asko hurreratu da gaur kanposantura hildako senide eta lagunen hilobiak bisitatzera. Lorez eta apaingarriz beteta daude kanposantuko hilobiak. Hildakoak gogora ekartzeko sasoia da hau herritar askorendako.

Lapurrek lurrinik garestienak eraman dituzte Goiaratik

  Gizartea

Goiara.jpg

Lapurrak ateko zerraila apurtuta sartu dira dendan eta 2.000-3.000 euro bitarteko balioa duten produktuak eraman dituzte, gehienak koloniak. Bost egunen buruan herrian gertatu den bigarren lapurreta izan da.

Lapurretan egin dute Mendata tabernan, beste behin

  Gizartea

Mendata lapurreta 2

Lapurrak leihotik barrura sartu dira eta makinetan zegoen dirua eraman dute. Lapurreta egin dieten hirugarren aldia dela eta Udalari eta Ertzainei gauez herriaren erdialdea zaintzeko neurriak har ditzatela eskatu diete jabeek.

Merkatariek eta herritarrek elkarrekin eman zioten bizia azokari

  Gizartea

Bizikale Azoka-38


Eguraldia lagun, herritar asko hurreratu ziren zapatuan Bizikalen antolatu zuen azoka-egunera. Merkatariak gustora azaldu dira herritarren aldetik jasotako erantzunarekin eta kalean sortu zen giro ona azpimarratu dute. Argazki-bilduman eta bideoan jaso ditugu eguneko irudiak. 



»» Ikusi argazki guztiak (78)

Hiru lagun atxilotu dituzte marihuana haztegia topatu eta gero

  Gizartea

Sutea

Segurtasun Sailak zabaldutako oharrean jakitera eman duenez, Ertzaintzak herenegun hiru herritar atxilotu zituen, sutea sortu zen etxebizitzan marihuana haztegia izateagatik. 

Kaleko megafoniatik jarriko dute musika bihar, Bizikaleren azokan

  Gizartea

IMG 0236

Atzo arratsaldean eta gaur goizean musika entzun da herriaren erdialdeko faroletan jarrita dauden megafonoetatik. Smarth egitasmoaren bitartez ezarritako megafonia-sistema probatzeko lanetan dihardute. Bihar, zapatua, megafono horietatik jarriko dute Bizikaleren azoka girotzeko musika.