Itxaropenako bazkideendako bazkaria, datorren astean

Ubane Madera Zangitu api 16, 11:59 Soraluze

Datorren apirilaren 23an, martitzena, Itxaropena elkarteak bazkaria eskainiko die bazkideei. 75-80 bat lagunendako lekua izango da, igogailu berriarekin egokitu egin beharko baitute elkartearen espazioa. Gaur bertan, martitzena, hasiko dira izenak hartzen, arratsaldeko bingoa baliatuta. Ekimen berria da datorren asteko bazkaria. Itxaropenako zuzendaritzatik ikusi dute halakoak antolatuz gero, badirela hainbat lagun errazago animatzen direla ekimenetara, batik bat, elkarrekin egoteko asmoz.

Estaziñoko egurrezko parkearen mantentze-lanak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala api 12 Soraluze

Dagoeneko hasi da Estaziñoko egurrezko parkearen eraberritzea eta, eguraldia lagun, lanek bospasei egun inguru iraungo dute.

Udaletxeko batzar aretoan, Soraluze