Ludotekako sukaldea sutan

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Halaxe ibili da egunotan Ludotekako sukaldea, sutan. Prestatu ditugu napolitanak, ogia eta pizzak. 

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Bittor Astigarraga eibartarra gailendu zen San Andresko kanporaketa arrakastatsuan

  Kirola

Berrogeita hamar bolari baino gehiago batu ziren zapatuan San Andresen, Hiru Txirlo txapelketaren kanporaketa jokatzera. Iñaki Burunza, San Andres taldeko ordezkaria, hirugarren sailkatu zen zazpi txirlo botata.  

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Txindokipean ibili gara tirolina egiten

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Abaltzisketako Itzala abentura parkera joan ginen atzo, Txindokipera. Tirolinan ibili ginen eta zuhaitzetan ere bai. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Akizu anai-arrebak Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen

  Kirola

Anton eta Ezozi Akizu Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen, Espainiako txapelketan. Hurrenez hurren, seigarren eta bosgarren postuak lortu dituzte sailkapen orokorrean. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Jaia ibaian

  Kirola

Gaur goizean piraguan ibiltzeko ikastaroa egin dute ibaian, Bergara Beti-busti elkarteak gidatuta. Gaztetxoek gogotik gozatu dute, eta ibaian bainua hartu duenik ere izan da. Beti bezala, ibaiko ekimenak ikusmin handia piztu du herritarren artean. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

[Publi-erreportajea] Bezeroak mimatzearen garrantzia

  Bestelakoak

Marimar Fernandezek 21 urteko esperientzia du ile-apainketa eta estetikaren munduan. “Betidanik gustoko izan ditut estetika, ile-apainketa eta edertasun kontuak”. Ireki berri duen Mimar ilepaindegi-estetika zentruari buruz galdetu diogu.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Sora "A"k kolpe handia jaso zuen, Bergararen aurka galduta

  Kirola

Tentsio handiko partidua izan zen Soraluze eta Bergararen artekoa. Etxekoak ez ziren gai izan gol-aukerak sareratzeko eta Bergarak ez zuen barkatu. Soraluze "B"k eta jubenilek galdu egin zuten, eta infantilek irabazi.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Barazkiak landatu dituzte Baltegietako paseoko lorategian

  Hezkuntza

6-7 urte bitarteko ikasleek barazkiak eta belarrak landatu dituzte Baltegietako paseoan: mailukiak, kipulak, brokoliak, perrexila, letxugak, erramua... Dei egin dute ortua herritar guztien artean zaintzeko, barazkiak hazi eta hilabete batzuk barru, jateko modua izan dadin.  

»» Ikusi argazki guztiak (25)

"Babestu, abisatu eta lagundu dira larrialdi egoeran jarraitu beharreko pausoak" Andrea Conde

  Gizartea

Gaur goizean, Andre Conde erizainak lehen sorospenei buruzko hitzaldia eskeini du Itxaropena jubilatuen etxean. Ekimena Alkarri elkarteak antolatu du pertsona nagusien astearen barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Sora "A"k amore eman du Zumaian

  Kirola

4-0 galdu dute soraluzetarrek partidu txar batean. Gol-aukerak izan arren ez dira gai izan zumaikoren atea zulatzeko. Jubenilek galdu egin dute eta infantilek irabazi.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Piano doinuekin bidaian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Joan zen barixakuan, Musika Eskolako piano ikasleek audizio berezia eskaini zuten. Asia, Europa eta Ipar Amerikako kulturei dagozkien doinuak interpretatu zituzten guraso eta ikaskideendako. Argazkiak: Iñaki Larrañaga.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Sora "A"k garaipen estua lortu zuen zapatuan

  Kirola

Soraluzetarrek ez zuten jakin bi jokalari gehiagorekin partidua kontrolatzen eta azken unearte defendatu behar izan zituzten Udaren erasoak. Soraluze "B"k hiru puntu garrantzitsu lortu zituen sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko. Jubenilek berdindu eta infantilek galdu egin zuten asteburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Ludotekako gela berria inauguratu dute

  Gizartea

Arratsaldeko 17:00etan izan da inaugurazio ekitaldia eta bertan izan dira ludoteka berritze prozesuan lanean jardun duten arduradunetako batzuk. Azalpenen ostean jatekoaz eta edatekoaz gozatu dute bertaratu diren haur eta nagusiek.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

"El Palo auzoan bizi naiz, Malagako arrantzaleen auzo batean" Ion Aranda

  Kultura

2008. urtean joan zen Ion Malagara, oporretara, lagun batzuk autoan leku bat zutela aprobetxatuta. Han neska bat ezagutu zuen, maitemindu eta bertan geratu zen bizitzen

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Erasoen aurka eta askatasunaren alde, "Ni neu" lemapean

  Gizartea

Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, "Ni Neu" lelopean, hainbat herritar batu ziren atzo eraso matxisten aurka egin zen elkarretaratze berezian. Musika, poesia eta dantza uztartu zituzten norbanakoaren askatasunaren aldeko aldarrikapena egiteko. 

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Soraluze "A"k irabazi egin zuen Arrasaten

  Kirola

Txikik, penaltiz, egin zuen garaipenaren gola lehen zatian. Soraluze "B"k 4-3 hartu zuen mendean Zestoa etxean eta goiko postuetatik gertu jarraitzen du. Jubenilek berdinketa eta infantilek garaipena eskuratu dute asteburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Gallas eta Heriz txapeldun!

  Kirola

Plaentxiarrek 25-21 hartu zuten mendean Errenteriko bikotea atzoko finalean eta Udaberri pala txapelketako bigarren mailako txapeldun berriak dira. Lehen mailakoa Aizpurua eta Dagerre zarauztarrek irabazi zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Haurren dantza-erakustaldia iruditan

  Kultura

Aratosteetako martitzeneko ohiturari jarraituz, arratsaldean, lehen hezkuntzako ikasleek dantza-erakustaldia eskaini dute kiroldegian. Bost taldek parte hartu dute eta guztiek jaso dute saria. Harmailak jendez beteta izan dira. 

»» Ikusi argazki guztiak (49)

Aratostetako zapatua argazkitan

  Kultura

Ikusi Aratostetako zapatuko argazkiak Fernan Oregi argazkilariak osatu duen bilduman. 

»» Ikusi argazki guztiak (48)

Gallas eta Heriz finalera

  Kirola

25-11 hartu dituzte mendean Jurgi eta Ximun partidu gogor batean eta Udaberri txapelketako finala jokatuko dute. Erritmo handiko partidua izan da eta lehen zatiko detaileek eman diete irabazleei markagailuan aldea handitzeko aukera.

»» Ikusi argazki guztiak (23)