Debabarreneko ekonomiaren egoeraz jardungo dute “Ekonomia Gurean” saioan

  Gizartea

Ekonomia Gurean telesaioaren atala grabatuko dute eguenean Elgoibarren. Ekonomia arloan zeresana duten hainbat pertsonek osatutako euskarazko mahaingurua izango da. Saioa Tokikomek antolatu du, Pil-pilean eta Barren herri komunikabideekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

"Makrobiotika bizitza luzea izateko bide bat da" Olaia Blanco

  Kultura

2017ko martxoan zehar Makrobiotika sukaldaritza ikastaroa egin dute Gaztetxean. Hogeita hamar lagunetik gora batu dira eta elikagaiak era osasungarrian prestatzen ikasi dute. Makrobiotikaz berba egin dugu Olaia Blancorekin; aditua da sukaldaritza eta nutrizio makrobiotikoan.

20. Korrika Soraluzen (lekuko guztiak bideoan)

  Euskara

Korrikak Soraluzen egin duen ibilbidea jaso dugu ondorengo bideoan. Lekukoa eraman duten herritar guztiak agertzen dira bertan. 

Fly Shit taldearen lan berria

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Zuzeneko diskoa argitaratu du Bergarako Fly Shit hardcore taldeak. Orain dela 20 urte sortu zuten taldea, eta urteurren hori ospatzeko argitaratu dute lan berria. Goiena bideo erreportajean jaso du taldearen ibilbidea. Tartean dago Heloy Galan soraluzetarra, taldeko bateriajolea.

Kaleko kakak... txakurrarenak?

  Kultura

"Txakur KK", Arrainopola sortaren izenean argitaratzen dugun laugarren film laburra da. Kapitulu honetan, Porruk eta Topek liskarra izango dute txakur eta gorotz artean.

"Irakurri, gozatu, oparitu", irakurzaleendako egitasmoa

  Kultura

Maiatzaren 31ra bitartean, zabalik dago “Irakurri, gozatu eta oparitu” egitasmoan parte hartzeko aukera. Jakin nahi duzu zertan datzan egitasmoak? Segi irakurtzen. 

Laburbira, euskarazko film laburren saioa eguenean antzokian

  Pil-Pilean Euskara Elkartea

Martxoaren 22an Laburbira 2017 film laburren zikloa Soraluzera helduko da, Pil-pilean Euskara Elkarteak eta Soraluzeko Udalak antolatuta. Saioa 21:00etan izango da, Antzokian. Ostean, tertulia izango da Ekaitz Uzin eta Gaizka Azkate, Arrainopola film laburren egileekin. 

Euskarazko hedabide berri bat jaio da: Gurean.eus

  Euskara

Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez. TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen –Plaentxia.eus tartean– edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu.

BatZuk - Euskararen lau aurpegi -20. KORRIKAren DOKUMENTALA

  Euskara

20.KORRIKArako AEK-k eta HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIAK ekoitzitako dokumentalak azaltzen du Euskal Herrian, hainbat modu daudela euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. 

Udalekuak bideoan (2017)

  Euskara

Euskal Udalekuetako irudiak jasotzen dituen bideoa, hezitzaile eta umeen testigantzak jasotzen dituena. Urtarrilean jarri zuten ikusgai. 

Gertuagotik (III)- Lan Bolondresa egoitzetan

  Gizartea

Hirugarren saioan lan bolondresari buruz hitz egin dugu Soraluzeko zaharren egoitzako erabiltzaileekin, langileekin eta herriko hainbat merkatarirekin.

Lertxuna VS kaioak

  Gizartea

Kaioek behin eta berriz erasotzen diote airez lertxunari, eta honek ahal duen moduan saihesten ditu. Gurutze Agirrek herriko teilatu batean grabatutako bideoa da. 

Gizaburuaga, toki sakratua 4.000 urtez

Gizaburuagan egindako indusketa lanetan topatutakoari buruz hitz egin dugu Jesus Tapiarekin, Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoarekin. Zeramikazko ontzia eta arkulariaren besokoa topatu dituzte, k.a-ko 4.000. urtetik 1.300. urtera bitartekoak.

Jone Guenetxea Tokikomeko presidente Urko Aristiren ordez

Eibarren egin du ohiko Batzar Orokorra gaur, otsailak 27, Toki Komunikabideen Bateraguneak eta han erabaki dute Urko Aristiren ordez Jone Guenetxea (Abadiño, 1978) Durangaldeko Anboto astekariko zuzendaria izatea presidente. Era berean, 2017rako "jauzi kualitatiboa" dakarren kudeaketa plana onartu dute.

Porru eta Tope lan bila

  Kultura

"Lan Bila", Arrainopola sortaren izenean argitaratzen dugun hirugarren film laburra da. Kapitulu honetan, Porru eta Tope pertsonaiek lana topatzea izango dute helburu. 

Mekolaldeko pasabide berria jartzen

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Azaroan bota zuten zubi zaharra, eta berria egiteko lanak aurrera doaz. Zubi zaharraren eraisketa lanak bezala, pasabide berriarenak ere Urartetxe enpresa ari da egiten. Bi metro zabal eta 35 luze izango da oinezkoendako pasabide berria.

2017ko Euskal Aratosteak iragartzeko bideoa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Institutuko ikasleek Euskal Aratosteak iragartzeko bideoa prestatu dute iazko edizioko irudiekin.

Gertuagotik (II): Minbizia eta pertsonen arteko harremana

  Gizartea

Nora Hadi erizainarekin hitz egin dugu minbizia eta pertsonen arteko tratuari buruz. Hadik erizainen eta minbizidun pertsonen arteko harreman onak duen eragina aztertu du unibertsitatean egin duen ikasketa proiektuan.

Eguberri on amama!

  Kultura

 "Eguberri on amama" Arrainopola izenpean argitaratzen den bigarren kapitulua da. Atal honetan protagonistetako batek amama bazkaltzera gonbidatuko du eguberri egunean.

“Herria txukuntzea da gure lehentasuna” Iker Aldazabal

  Udala

Legegintzaldiaren erdi aldera hurreratzen ari garela eta, Iker Aldazabal (alkatea) eta Patricia Borinaga (alkateordea) elkarrizketatu ditugu. Besteak beste, legegintzaldiaren martxaz, 2017rako aurrekontuaz eta herriaren egoera sozioekonomiko larriaz galdetu diegu. Barruan, elkarrizketaren laburpena idatziz.