Datorren astean hasiko da Astixaren udaleku irekietarako izen-ematea

Ikasleen oporrak gerturatzen doazela eta, gaur goizean aurkeztu dituzte herriko umeek aisialdia euskaraz gozatzera bideratutako udaleku irekiak Portalean. Oporrak Afariketan 6-11 urteko haurrentzako zerbitzua da (txangoak hondartzara eta mendira, eskulanak…). Udalekuaren iraupena 10 egunekoa izaten da (aste bitan banatuta): bost egunetan jarduerak goizez izaten dira bakarrik (10:00etatik 13:00era) eta beste...

Datorren astean hasiko da Astixaren udaleku irekietarako izen-ematea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Eibarko irratian

Cadena Ser Eibar Aintzane Muguruza eta Jessica Ots-ek, irratia bisitatu zuten gure gune berriaz hitzegiteko.

Eibarko irratian bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Pentekoste jaietarako gustokoen duten kartelari botoa eman diezaiokete herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia

Aurtengo lehiaketan 13 lan aurkeztu dituzte, eta horiek ikusteko aukera dago Aroztegi aretoan edo www.bergara.eus webgunean. Astelehenera arte (maiatzak 1) egongo da botoa emateko aukera.

Mendaroko udaleku irekietarako izena emateko epea, zabalik

udalekuak mendaro sanferminUdaleku irekietarako izena emateko epea zabaldu du Mendaroko Udalak. Uztailaren 3tik 21era egingo dira, 09:30etik 13:00etara, eta bi taldetan banatuko dituzte haurrak: HH3-LH1 eta LH2-LH6.

“Kirola eta Osasuna” hitzaldi zikloa, maiatzean

 Kirola osasuna hitzaldi zikloa elgoibar udalaElgoibarko Udalak, Gizarte Ongizate Sailaren bitartez eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Legealdi Planean jasotako lerro estrategiko bati erantzuteko helburuarekin, “Kirola eta Osasuna” izeneko hitzaldi zikloa antolatu dute maiatzerako.

Txiki Eguna abuztuaren 25ean mantentzeko sinadura bilketa hasi dute Change.org-en

txiki eguna elgoibar changeorgElgoibarko Udalak aurtengo Txiki Eguna abuztuaren 28an ospatzea erabaki du, hilaren 25a ostirala delako, eta bestela Gazteen Eguna irailaren 1era atzeratu beharko litzatekeelako. Erabaki hori ez da herritar denen gustukoa izan, eta herritar talde batek sinadura bilketa hasi du Change.org plataformaren bitartez, Txiki Eguna hilaren 25ean mantentzeko.

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena egingo dute bihar Debegesan

Ostiralak Debegesan ekimenaren barruan, Debegesa garapen agentziak, SPRI Taldearekin batera, eskualdeko enpresentzat doako jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI taldeak 2017 urtean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko. Debegesaren egoitzan izango da jardunaldia, bihar goizeko 09:00etatik 11:00etara. Saioan parte hartuko duten hizlariak Josu Ocariz (SPRIko...

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena egingo dute bihar Debegesan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ekonomia Gurean mahai ingurua, bideoan

Debabarreneko ekonomiari buruzko saioa, Ekonomia Gurean izeneko mahai ingurua, egin dute gaur goizean IMHn. Hona hemen bideoa. 

Jazarpenari buruzko hitzaldia antolatu du …eta kitto!-k gurasoentzako

Maiatzaren 4an, eguena, Izaskun Etxabe psikologoak “Gaztetxoen arteko gatazkak eta jazarpen egoeretan gurasook zer egin dezakegu?” izeneko hitzaldia eskainiko du, …etakitto!-n (Urkizu 11, solairuartea), 18:30etik 20:30era. Saioa, batez ere, LH 5-6 eta DBHko gurasoei zuzenduta dago eta ondorengo edukiak izango ditu: Berdinen artean sortzen diren gatazken ezaugarriak. Gatazka guztiak jazarpen...

Jazarpenari buruzko hitzaldia antolatu du …eta kitto!-k gurasoentzako bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Ekonomia Gurean mahai ingurua zuzenean

Debabarrenekon ekonomiari buruzko saioa, Ekonomia Gurean izeneko mahai inngurua, hasiko da 10:00etan IMHn. Zuzenean eskainiko du hemen barren.eus-ek.

Sormen tailerra izango da udako eskaintzaren berrikuntza nagusia

Erabiltzailearen aurpegia

Bergarako Udalak haur eta nerabeentzat eskaintza bateratua prestatu du uda honetarako, sei multzotan banatuta. Multzo horietako bat da, hain zuzen, sormen tailerra da, eta haurrek antzezlan bat sortzea izango da helburua. "Objektuak, jantziak, atrezzoa eta adierazpen korporala landuko dute haurrek", azaldu du Maite Agirre kultura zinegotziak.

Cristal Cup txapelketako kopa Elgoibarrera ekarri dute C.D. Elgoibarreko jubenilek

international cup portugal elgoibar jubenilakC.D. Elgoibarreko Ohorezko Mailan diharduen jubenilen taldeak Cristal International Cup txapelketa irabazi zuen Portugalen.

Iñaki Konde eta Iñigo Ortuoste txapeldun Euskadiko Duatloi Kros Txapelketan, beteranotan

galdakao kros duatloia elgoibar konde ortuosteEuskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Euskadiko Duatloi Kross Txapelketa jokatu zuten Galdakaon, joan den domekan. 

'Hari mehe eta tinko hura' Joseba Tapiaren eta Koldo Izagirreren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia

Telesforo Monzonen bizitza eta haren idatziak oinarri hartuta sortutako ikuskizuna da, eta 1936-39ko gerra eta erbesteko bizitzaren inguruko narrazioa egiten dute Tapiak eta Izagirrek. Olaso Dorrea Fundazioak antolatu du, eta, hain zuzen, Olaso Dorrean izango da emanaldia bihar, apirilak 27, 19:00etan.

Cristal Cup Kopa Elgoibarrera ekarri dute C.D. Elgoibarreko jubenilek

international cup portugal elgoibar jubenilakC.D. Elgoibarreko Ohorezko Mailan diharduen jubenilen taldeak Cristal International Cup txapelketa irabazi zuen Portugalen.

Debabarreneko ekonomiari buruzko saioa egingo dute eguenean IMHn

BARREN astekariak eta Soraluzeko Pil-pilean aldizkariak Ekonomia Gurean izeneko saioa antolatu dute eguenerako (apirilak 27), Tokikomekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Debabarreneko ekonomiaz hitz egiteko jardunaldia izango da, eta gure bailarako ekonomia gertutik ezagutzen duten kideak izango dira hizlariak.

Bizkaiko Biraren zazpigarren etapa ikusgai Klub Deportiboan

Gaur, 19:30ean hasita, Periko Iriondok etapa horretako ikus-entzunezkoa eskainiko du. Klub Deportiboko Mendi Batzordeak antolatuta, urtarrilean hasi eta datorren urtean amaituko den 18 etapetan banatutako Bizkaiko Bira dihardute egiten eta orain arte egindako azken etapa da gaur erakutsiko dena. Apirilaren 1ean lotu zituzten Santurtzi eta Muskiz herriak, Bilboko portuaren talaiatik...

Bizkaiko Biraren zazpigarren etapa ikusgai Klub Deportiboan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Jaiak ospatuko dituzte asteburuan Labegaraieta auzoan

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilaren 30etik eta Maiatzaren 1era jaiak ospatuko dituzte Bergarako Labegaraieta auzoan. Auzo bazkaririk eta krosik ez da faltako aurten ere, haur, gazte zein helduendako prestatutako bestelako ekintzez gainera.

Elgoibarko Udalak 38.000 euroko diru-laguntza emango die aurten herriko ikastetxeei

hitzarmena elgoibar udala ikastetxeak sinaduraHainbat proiektu eta egitasmo finantzatu ahal izango dituzte herriko hainbat ikastetxek (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua, Meka eta IMH), Elgoibarko Udalak emango dien diru-laguntzari esker. Gaur sinatu dute hitzarmena.

1937an Labaderokua gerra-babeslekuan bonbak egindako zuloaren errekreazioa margotu dute

Orain dela 80 urte bonba batek Ego Gain kalean (sasoi hartan O’Donell kalea) eragindako zuloa lurrean marraztu dute, benetan gertatu zen tokiaren parean, eta “trapantojo” delako teknikari esker errealitatearen ilusioa lortzen da. Han bertan idatziz gomendatzen dute, perspektiba onena bankuaren gainean igota lortzen da. Gainera argazkia egin eta #Lekimanimazioak traola...

1937an Labaderokua gerra-babeslekuan bonbak egindako zuloaren errekreazioa margotu dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.