Akizu anai-arrebak Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen

  Kirola

Anton eta Ezozi Akizu Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen, Espainiako txapelketan. Hurrenez hurren, seigarren eta bosgarren postuak lortu dituzte sailkapen orokorrean. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Lekuko batek argibideak eman ditu Josefa Arrillagaren hilketaren gainean

  Gizartea

Lekuko batek argibideak eman ditu Josefa Arrillagaren hilketaren gainean

Josefa Arrillaga Arrizabalaga Aldaso baserrian bizi zen eta zortzi seme-alabaren ama zen. 1937ko martxoaren 30ean tiroz hil zuten bere baserriko leihoan. Larogei urte beranduago, lekuko batek hilketaren gaineko argibideak eman dizkie Elgoibar 1936 lan taldeko ikertzaileei.  

Aste Santuko ospakizun erlijiosoak herrian

  Gizartea

Aste Santuko ospakizun erlijiosoak herrian

Aste Santuaren bueltako egunok egun bereziak dira kristau komunitatearendako, Jesukristoren gurutziltzaketa eta berpizkundea ospatzen dituzte eta. Datozen egunetarako, Parrokiko taldeak hainbat ospakizun antolatu ditu herrian. 

Herriko txirrinduzaleen animo sutsuak Euskal Herriko Itzulian

  Kirola

Herriko txirrinduzaleen animo sutsuak Euskal Herriko Itzulian

Joan zen zapatuan Euskal Herriko Itzulia igaro zen herrian eta txirrinduzale askok gogotsu animatu zituzten txirrindulariak errepidearen bazterretik. Argazkiak: Carlos de Cos.

"Jolasan Estaziñua" parte hartze prozesua hasiko da apirilean

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

"Jolasan Estaziñua" parte hartze prozesua hasiko da apirilean

Estaziñoko parkea berritzea helburu duen prozesua izango da eta, haur eta gazteek zein helduek parte hartzeko aukera izango dute.

Infantilak 9-1 irabazi zion Antzuolari

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Infantilak 9-1 irabazi zion Antzuolari

Larunbat goizean, Infantil taldeak espero baino errazago irabazi zion Antzuolari. Erregionalak ere irabazi egin zion Urkiri; Sora Ak berdindu egin zuen Tolosaren aurka; eta jubenilek 0-6ko emaitzarekin galdu zuten Arrasaten.   

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea helburu moduan duen "Irakurri, Gozatu eta Oparitu" kanpaina martxoaren 20an hasi zen eta maiatzaren 31n amaituko da, udal liburutegian.

Jaia ibaian

  Kirola

Gaur goizean piraguan ibiltzeko ikastaroa egin dute ibaian, Bergara Beti-busti elkarteak gidatuta. Gaztetxoek gogotik gozatu dute, eta ibaian bainua hartu duenik ere izan da. Beti bezala, ibaiko ekimenak ikusmin handia piztu du herritarren artean. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jose Muñozek irabazi zuen San Migelen

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Jose Muñozek irabazi zuen San Migelen

Floreaga taldeko Jose Muñozek irabazi zuen San migelen jokatutako botaldia

Zapatuko jaialdian berrogei kirolarik jardun zuten borrokan Euskadiko boxeo tituluengatik

  Kirola

Zapatuko jaialdian berrogei kirolarik jardun zuten borrokan Euskadiko boxeo tituluengatik

Euskadiko boxeo finalak jokatu ziren zapatuan herrian. Berrogei kirolari borrokatu ziren hopg tituluak eskuratzeko lehian.

"Makrobiotika bizitza luzea izateko bide bat da" Olaia Blanco

  Kultura

2017ko martxoan zehar Makrobiotika sukaldaritza ikastaroa egin dute Gaztetxean. Hogeita hamar lagunetik gora batu dira eta elikagaiak era osasungarrian prestatzen ikasi dute. Makrobiotikaz berba egin dugu Olaia Blancorekin; aditua da sukaldaritza eta nutrizio makrobiotikoan.

Udaberria ludotekan eta gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Udaberria ludotekan eta gaztelekuan

Gaurtik aurrera 168 haur eta gaztetxok hartuko dute parte udal ludoteka eta gaztelekuak opor egun hauetarako antolatu dituzten ekintza ezberdinetan.

20. Korrika Soraluzen (lekuko guztiak bideoan)

  Euskara

Korrikak Soraluzen egin duen ibilbidea jaso dugu ondorengo bideoan. Lekukoa eraman duten herritar guztiak agertzen dira bertan. 

Zirkulazio aldaketa garrantzitsuak zapatuan Euskal Herriko Itzulia dela-eta

  Gizartea

Zirkulazio aldaketa garrantzitsuak zapatuan Euskal Herriko Itzulia dela-eta

Itxita egongo da Bergararako errepidea eta Maltzagara errail bat bakarrik izango da zabalik erlojupekoak irauten duen bitartean (13:00-17:30). Herriko sarrera-irteerak Mendiola Industrialdetik bideratuko dira.

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia

Larunbat honetan, arratsaldeko 1etatik 5:30era, itxi egingo dira herriko sarrera-irteeerak Bergararako norabidean, Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia dela-eta.

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Udaberri beteko asteburua aurretik daukaguna. Antizikloiak eta hego haizeak bat egingo dute zeru oskarbiak eta tenperaturaren gorakada ekartzeko, termometroak 20ºC-tik gora erraz eramanez zapatu eta domekan.

Larunbatean, Euskadiko Boxeo Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Larunbatean, Euskadiko Boxeo Txapelketa

Euskadiko Boxeo Txapelketa jokatuko da larunbat honetan, arratsaldeko 7etan, Soraluzeko Arane Kiroldegian, Udaleko Kirol Batzordearen laguntzarekin.

Fly Shit taldearen lan berria

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Zuzeneko diskoa argitaratu du Bergarako Fly Shit hardcore taldeak. Orain dela 20 urte sortu zuten taldea, eta urteurren hori ospatzeko argitaratu dute lan berria. Goiena bideo erreportajean jaso du taldearen ibilbidea. Tartean dago Heloy Galan soraluzetarra, taldeko bateriajolea.

Frontoiko udal etxebizitzen alokairua

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Frontoiko udal etxebizitzen alokairua

Frontoiko bost udal etxebizitzetako bat errentan hartzeko interesa duten pertsonek maiatzaren 9ra arte egin dezakete eskaera udaletxeko harrera-bulegoan.

Aranzetak lehenengo sariak eskuratu ditu Santanderko eta Bilboko hip hop txapelketetan

  Kultura

Aranzetak lehenengo sariak eskuratu ditu Santanderko eta Bilboko hip hop txapelketetan

Mikel Aranzetak eta Igor Piñeirok sariak irabazten jarraitzen dute. Martxoan eta apirilean jokatu dituzten bi txapelketetan, Santanderren eta Bilbon, lehenengo sariak eskuratu dituzte, bikotekako modalitatean.