Debabarreneko ekonomiaren egoeraz jardungo dute “Ekonomia Gurean” saioan

  Gizartea

Ekonomia Gurean telesaioaren atala grabatuko dute eguenean Elgoibarren. Ekonomia arloan zeresana duten hainbat pertsonek osatutako euskarazko mahaingurua izango da. Saioa Tokikomek antolatu du, Pil-pilean eta Barren herri komunikabideekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Errenta aitorpena euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Errenta aitorpena euskaraz

Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiatu du beste urte batez Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak, "Aurten 500 baietz!" lelopean.

Ludotekako sukaldea sutan

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Halaxe ibili da egunotan Ludotekako sukaldea, sutan. Prestatu ditugu napolitanak, ogia eta pizzak. 

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Bozka aurreratua eman ahal izango da aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Bozka aurreratua eman ahal izango da aste honetan

Maiatzaren 7an bozka eman ezin duenak aukera izango du ostegunean eta larunbatean bozka aurreratua emateko. Bozketa mahaia Gaztetxean jarriko dugu.  

12 bikotek ekin diote gaur XVI. Pilota Txapelketari

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

12 bikotek ekin diote gaur XVI. Pilota Txapelketari

Asier ta Iñakiren omenezko XVI. Pilota Txapelketa hasita dago (ofizialki gaur hasi arren, partidu batzuk jokatu dira dagoeneko). 12 bikote lehiatuko dira gaur hasi, eta uztailaren 8ra bitarte. Txapelketari jarraipena egin nahi izanez gero, mugikorrerako aplikazioa daukagu: Asier ta Inaki.

Bittor Astigarraga eibartarra gailendu zen San Andresko kanporaketa arrakastatsuan

  Kirola

Berrogeita hamar bolari baino gehiago batu ziren zapatuan San Andresen, Hiru Txirlo txapelketaren kanporaketa jokatzera. Iñaki Burunza, San Andres taldeko ordezkaria, hirugarren sailkatu zen zazpi txirlo botata.  

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Distantzia luzeko txirrindulari lasterketak hizpide, Mendi taldearen hitzaldi zikloa abiatzeko

Distantzia luzeko txirrindulari lasterketak hizpide, Mendi taldearen hitzaldi zikloa abiatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Mendi taldeak hainbat kirolekin lotutako hitzaldiak antolatu ditu maiatzerako. Lehenengo hitzaldia maiatzaren 9an izango da eta Carlos Mazon txirrindulari bilbotarra izango da hizlari. 

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena

Ostiralean, hilak 28, Debabarreneko enpresei zuzendutako doako jardunaldia hartuko du Debegesak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak 2017an eskainiko dituzten diru-laguntzen berri emateko

Go!azen telesailekoak Soraluzen

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Go!azen telesailekoak Soraluzen

ETBko "Go!azen" telesaileko neska-mutilak Soraluzera etorriko dira uztailean "Go!azen, dantzatu eta abestera" beren ikuskizun berriarekin, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako saioan.

47.152 debabarrendarrek eman ahal izango dute bozka maiatzaren 7an

  Gizartea

47.152 debabarrendarrek eman ahal izango dute bozka maiatzaren 7an

Itziar, Mutriku, Deba, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini zuten zapatuan Eibarren, bailarako herrietan egingo diren herri-galdeketen berri emateko. Ubane Madera eta Asier Alkorta kazetariek irakurri zute adierazpena.  

Asteburu zoragarria berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburu zoragarria berriz ere

Garesti dago hodeiak (eta zer esan euriaz) ikustea azkenaldian. Eguraldi paregabea izango duguna asteburuan berriz ere, goiz fresko eta arratsalde epelekin. Datorren astera begira aldaketa datorrela dirudi ordea, nabarmen hoztuz gainera.

Azken diru bildaketa egin diote Mbayeren Senegalgo familiari

  Gizartea

Azken diru bildaketa egin diote Mbayeren Senegalgo familiari

Elkartasun Batzordekoek jakinarazi dute azken diru bidalketa martxoan egin dutela eta 2013an osatutako elkartasun fondoa amaitu dela. 

 

Txindokipean ibili gara tirolina egiten

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Abaltzisketako Itzala abentura parkera joan ginen atzo, Txindokipera. Tirolinan ibili ginen eta zuhaitzetan ere bai. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Baztandarren pop-a eta kataluniarren rock-a zapatuko jaialdian

  Kultura

Baztandarren pop-a eta kataluniarren rock-a zapatuko jaialdian

Baztango Kaskezur eta Batzelonako Vidus taldeak izango dira zapatuan Gaztetxean, gaueko 22:00etatik aurrera. 

Ingeles mintzapraktika saioak hasiko dira berriz Elkartegian

Ingeles mintzapraktika saioak hasiko dira berriz Elkartegian

  Hezkuntza

Raja Nasir ingeles irakasleak mintzapraktika saioak eskainiko ditu Elkartegian, maiatzaren 1etik aurrera. Izena emateko epea zabalik dago.

Akizu anai-arrebak Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen

  Kirola

Anton eta Ezozi Akizu Euskadiko waterpolo selekzioarekin lehiatu dira Madrilen, Espainiako txapelketan. Hurrenez hurren, seigarren eta bosgarren postuak lortu dituzte sailkapen orokorrean. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Lekuko batek argibideak eman ditu Josefa Arrillagaren hilketaren gainean

  Gizartea

Lekuko batek argibideak eman ditu Josefa Arrillagaren hilketaren gainean

Josefa Arrillaga Arrizabalaga Aldaso baserrian bizi zen eta zortzi seme-alabaren ama zen. 1937ko martxoaren 30ean tiroz hil zuten bere baserriko leihoan. Larogei urte beranduago, lekuko batek hilketaren gaineko argibideak eman dizkie Elgoibar 1936 lan taldeko ikertzaileei.  

Aste Santuko ospakizun erlijiosoak herrian

  Gizartea

Aste Santuko ospakizun erlijiosoak herrian

Aste Santuaren bueltako egunok egun bereziak dira kristau komunitatearendako, Jesukristoren gurutziltzaketa eta berpizkundea ospatzen dituzte eta. Datozen egunetarako, Parrokiko taldeak hainbat ospakizun antolatu ditu herrian. 

Herriko txirrinduzaleen animo sutsuak Euskal Herriko Itzulian

  Kirola

Herriko txirrinduzaleen animo sutsuak Euskal Herriko Itzulian

Joan zen zapatuan Euskal Herriko Itzulia igaro zen herrian eta txirrinduzale askok gogotsu animatu zituzten txirrindulariak errepidearen bazterretik. Argazkiak: Carlos de Cos.

"Jolasan Estaziñua" parte hartze prozesua hasiko da apirilean

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

"Jolasan Estaziñua" parte hartze prozesua hasiko da apirilean

Estaziñoko parkea berritzea helburu duen prozesua izango da eta, haur eta gazteek zein helduek parte hartzeko aukera izango dute.